Egunero, astero, urtero, nortzuk garen galdetzen diogu geure buruari. Batzuetan, zer nahi dugun jakite hutsak pozten gaitu.
digytal-en hori badakigu, eta gure bezeroei zerbitzurik onena eskaini nahi diegu; hori lortzeko modu bakarra ezagutzen dugu: gizabanako inplikazioa gure proiektu guztietan. Guk geuk eramanak, bitartekotzarik gabe, gurea bihurtu arte, hornitzaile ezberdinetara jo beharrik gabe, era original, erraz, eraginkor batean. Hau da: ondo burutako lana barrutik egindakoa baita, buruz eta bihotzez. Horrexegatik bezeroen beharrekin identifikatzen gara haiek espero dutena eskaintzeko
digytal audiovisuales S.A. 1996an jaio zen, ikus-entzunezko arloan esperientzia zabaleko lau profesionalek osatua. Azken 12 urteetan handitzen joan gara eta gaur egun digytal enpresak hamalau pertsona ditu. Beharrei eta eskaerari egokitzapena gure premisa izan da eta, horrexegatik, gure langile kopurua handitu egin dugu, profesionalik onenak kontratatu, eta hornikuntza eta instalazioak modernizatu ditugu gure bezeroen beharrak beti erantzuteko prest izanez. Zure proiektua gure eskuetan utzi, gainerakoa gure esku.